Barraketako txurreria batera joan behar izan zuen DYAk atzo, suten baten berri izan ostean. Deus larririk ez zen gertatu eta ez zen ospitaleraturik izan; dena dela, bost lagun artatu behar izan zituen: bi, kea arnastegatik; beste bi, erredurengatik; eta azken bat, antsietatearengatik. Auto bat eta anbulantzia bat eraman zituen sutea izan zen tokiraino.