Sanferminetan sexu abusuak medio, ukituak egotzita, atxilotuak izan diren hiru gizonak epaituak eta kondenatuak izan dira.
Nafarroako Justizia Auzitegi gorenak eman du sententzia. Ez dira hedabideetara zabaldu sententziaren nondik norakoak, izan ere, justizia administrazioak ez ditu ez epaiak ez autoak helarazten.
2016ko talde bortxaketaz geroztik izandako filtrazioak direla eta hartu dute informazioa ez zabaltzeko neurria, erasotutako emakumeen identitatea argitara ez ateratzeko xedez.