6.000 edalontzi berrerabilgarri baino gehiago banatu dira

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 12a, 11:11

Iaz, sanferminetan, guztira, 190.000 edalontzi banatu zitzaizkien ostalaritza-establezimenduei eta beste festagune batzuri. Festetako lehenengo lau egunetan125.000 baso garbitu ziren; iaz, aldiz, 119.000 guztira.

Udalaren esleipeneko lekuek (esate baterako Foruen plaza), kolektiboei lagatako espazioek, Labrit pilotalekuak eta Zezen plazak, derrigorrean edalontzi berrerabilgarria eman behar dutenek, % 100ean ari dira hori betetzen.

Egindako kalkuluen arabera edalontzi berrerabilgarriek 2,5 milioi erabilera izan dituzte, eta horrek ekarri du asko murriztea erabili eta botatzeko edalontzien erabilera, ekidin baita 2 milioi edalontzi baino gehiago erabiltzea. Hondakinak sortzea ekidin eta kaleen garbiketa errazteko, eskatzen da edalontzia lurrera ez botatzea edo ez edozein lekutan uztea, hori eginda edalontzi horiek sistematik atera eta zabortegian amaituko baitute.

Beste hondakin batzuekin alderatuta, kaleetan duen eragina partziala da. Edonola ere, edalontzien pisua (6 gramo inguru) txikia da hondakin batzuekin alderatuta (plastikozko botilak, brickak, janarien hondakinak, kristalezko botilak), eta horiek isla handiagoa dute zaborren bilketaren datuetan. Egunero, Varazdin fundazioak edalontziak jaso eta banatzen ditu kanpainarekin bat egin duten establezimendu eta espazioetan, 5 furgonetarekin, eta lana ematen dien 30 laguni (iaz 3 furgoneta eta 20 langile izan ziren). Jaso, banatu eta albaranak kudeatzeko 20 minutu inguru behar izaten da establezimendu bakoitzean, eta goiz eta arratsaldeko txandetan egiten da; horretaz gain, izan daitezkeen aparteko gorabeherei erantzuten diete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!