"Esperientzia aberatsa eta zaila izan da lauen artean gobernua eramatea, baina hemendik aurrera konplikatuagoa izanen da", adierazi du alkateak, udaletxeko gatazka medio, Ezkerrako eta Aranzadiko zinegotziak kanporatu ostean.
Dena dela, jaiai begira aritu da Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan: "Giro ezinhobea dugu hemen balkoian, munduari helarazi diogun mezua zoragarria da, Motxila 21ek bota du txupinazoa eta modu horretan kolektibo hori pasa da ikusgarritasunetik ez izatetik izatera".