Iruñeko udal gobernuaren krisia hizpide izan du PSNko zinegotzi Maite Esporrinek: "Udal gobernua konplikatua izan da, eta, gutxinegoan geratuta, konplikatuagoa izanen da".
"Etxebizitzan aurrerapausoak eman badituzte ere kontu identitarioak eta linguistikoak lehenetsi dituzte", haren aburuz.
Sanferminei buruz, adierazi du "munduko festa onenak" direla eta "politika alde batera" utzi beharra dagoela data hauetan.