Harrotasunak hartuko ditu gaur kaleak, ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasun egunaren karietara. Ekainaren 28ko Plataformak deitu du mobilizazioa, autobus geltoki zaharretik abiatuta, 19:00etan. "Cisheteropatriarkatua" salatuko dute, eta LGTIBQ+ komunitateak pairatzen duen egiturazko zapalkuntza. Nabarrerian amaituko da mobilizazioa, espazio publikoa okupatuz.
Instituzioak ere kalera
Nafarroako Gobernuak Berdintasunean denok desberdin sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan, aniztasuna ikustarazteko.
Gainontzekoan, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzeak eginen dituzte gaur. Bestalde, Nafarroako Unibetsitate publikoko gobernu kontseiluak protokoloa onartu du transexualen, transgeneroen eta intersexualen izen aldaketa arautzeko.