Nahia Zubeldiak, (Unama-folk, Sohano) kantuan eta gitarra elektrikoan, eta Manu Matthysek (Odei), musika elektronikoko ekoizpenean, osatzen dute LUMI taldea. Elkarrekin folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu eta soinu elektronikoarekin jantzi dituzte euskarazko kantuak.
Aurten LP bat argitaratzeko dute, eta lehenagotik EP bat argitaratu zuten 2015ean, Möi Möi Records diskoetxearekin.
"Sormen artistikoa gero eta preziatuagoa den garai hauetan, bikote honek nortasun handiko taldea osatzen du. Elektronikak eta post-rockak bat egiten duten honetan, LUMI nabarmentzen da malenkonia berezia eta melodia irrealen atmosfera originala sortzen duelako, Matthysen mantu elektriko finetatik eta Nahiaren riff frenetikoetatik abiatuta eratua", 'Kantu eta hitza' zikloaren arduradunen definizioaren arabera.
Azken saioa izanen da aurtengo 'Kantu eta hitza' zikloaren barruan, bihar, osteguna, 20:30ean. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.