Kexa aurkeztu du 1978ko Sanferminak Gogoan elkarteak Bruselan, orduko sanferminetako polizia jazarpena salatzeko eta gaiaren inguruko hainbat txosten informatibo eskaini dizkio. Amaia Kowasch, Sabino Cuadra eta Fermin Rodriguez, German Rodriguezen anaia, izan dira Europako parlamentuak egon direnak, eta, kexa aurkeztu ostean, bilerak izan dituzte hainbat herrialdetako ordezkariekin.
Iniziatiba Espainiako memoria historikoa lantzeko taldearen gonbidapenari esker gauzatu dute. Talde horren funtzioa "frankismoaren krimenen inpunitatea" salatzea da, baita aldarrikatzea Europako erakundeak salaketa horretan inplikatu daitezen ere, "egia, justizia eta erreparazioa" lortzeko.
Egiaren Batzordea ari da 1978ko sanfermietako gertakariak ikertzen.