'Aquarius' ontzian iritsitako errefuxiatuetako hamar Nafarroan daude, aurreko ostiralaz geroztik. Hamabi plaza eskaini zizkion Nafarroak estatuari, baina bi oraindik bete gabe daude. Gurutze Gorriarekin eta CEARekin elkarlanean kudeatutako prozesua izan da.
Azken hiru urteetan, 529 errefuxiatu izan dira Nafarroan, horietako batzuk behin behinekoz pasa ez badira ere. Orain, 374 dira geratzen direnak, 236 gurutze Gorriaren babespean eta CEARen babespean, 138. Guztira, 142 familia unitate osatzen dituzte.
Errefuxiatuak hartzeko neurriak
2015ean harrera emateko mekanismoa indarrean paratu zuen Nafarroako Gobernuak, horren barruan, 012 telefonoa jarri zuten eskuragai nahi zuten pertsona horiek, lokaleak, elkarteek, fundazioek eta gainerakoek errefuxiatuak hartzeko. Gizarte Zerbitzuen Departamentuak ere herri mugimenduekin elkarlanean, Iruñea Harrera Hiria plataforma garatu zuen orduan.