Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Karlosenaren arabera, Medikuntza ikasketak martxan jartzea “ez da erraza izanen”, baina “ez da aarazorik izanen” 2019/2020 abian izan daitezen. Beste ikasketekin alderaturik, Medikuntza “guztiz desberdina da, eta horrek zailtasunak eraginen ditu”.
Errektoreak SER irratiak antolaturiko solasaldi batean azaldu duenez, “itxura guztien arabera titulazio hori eskaintzea beharrezkoa da, batetik eskaeragatik, eta bestetik osasun sistema publikoa indartzeko oinarrizko zutabea delako”.