Pablo Casado (PP): "Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza"

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 25a, 12:57

Altsasuko koartelean egon da PPko presidentegaia, eta esan du 'Altsasuko auzian' ezin dela "ekidistantziaz" jokatua, "zerbitzari publiko" eta "matoien" artean.

Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte. 

Nafarroako sinboloak "nahikoa" dira, haren hitzetan: "Ez dira beste sinboloak maileguan eskatu behar. Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza". Adierazi du, halaber, Nafarroa ez dela inoren "erantsia" eta gaineratu du "independentistek eta batasunoek" ez dutela Nafarroa "errespetatzen".

Nora eta Altsasura

Altsasura joan da PPko hautagaia, eta 'Altsasuko auzia' izan du hizpide; "zerbitzari publiko" eta "matoien" artean "ekidistantziatik" aritu ezin dela salatu du: "XXI. mendeko Europan taberna batean jipoitzen bazaituzte ezberdin pentsatzeagatik edo guardia zibila izateagatik, gainontzekoak berdin du. Herrialde honek ez du etorkizunik Altsasuko taberna batean guardia zibilak jipoitzen diren bitartean".

Sare sozialak, sutan

Haserrea eragin dute alderdi popularreko kideak esandakoek, batez ere euskara Nafarroako hizkuntza ez dela esan izana. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!