Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte.
Nafarroako sinboloak "nahikoa" dira, haren hitzetan: "Ez dira beste sinboloak maileguan eskatu behar. Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza". Adierazi du, halaber, Nafarroa ez dela inoren "erantsia" eta gaineratu du "independentistek eta batasunoek" ez dutela Nafarroa "errespetatzen".
Nora eta Altsasura
Altsasura joan da PPko hautagaia, eta 'Altsasuko auzia' izan du hizpide; "zerbitzari publiko" eta "matoien" artean "ekidistantziatik" aritu ezin dela salatu du: "XXI. mendeko Europan taberna batean jipoitzen bazaituzte ezberdin pentsatzeagatik edo guardia zibila izateagatik, gainontzekoak berdin du. Herrialde honek ez du etorkizunik Altsasuko taberna batean guardia zibilak jipoitzen diren bitartean".
Sare sozialak, sutan
Haserrea eragin dute alderdi popularreko kideak esandakoek, batez ere euskara Nafarroako hizkuntza ez dela esan izana.
El ignorante Pablo Casado ha dicho en Altsasu que el Euskera nunca ha sido idioma de Nafarroa. No me extraña que tenga que robar o falsificar títulos universitarios
— Patxi Leuza (@patxileuza) 24 de junio de 2018
.@pablocasado_ ha dicho hoy en #Altsasu que el #euskera no es una lengua de Nafarroa. Le recomendamos al indocumentado este que se vea este reportaje y que se asesore mejor la próxima vez que nos visitehttps://t.co/nVcjI7H9fi
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 24 de junio de 2018
Alguien que le asesora a Casado en su campaña de primarias ha pensado que es buena idea que se de una vuelta por Altsasu.
— gukgeuk (@gukgeuk) 24 de junio de 2018
De 272 municipios ha elegido Altsasu.
Provocar una agresión para luego hacerse la víctima siempre ha sido un buen sistema de propaganda.
Adi Altsasu!