Biktimarengandik 500 kilometrotara bizi direlako utziko dituzte aske sanferminetako erasotzaileak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 22a, 09:16

"Biktimaren sosegua" bermatu daiteke, "horren larriak ez diren beste neurri batzuekin", epaitegiaren autoaren arabera, eta horregatik utzi ditu libre talde bortxaketan parte hartu zuten gizonak.

Kalera aterako dira, behin behinean, 2016ko sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten bost erasotzaileak, Nafarroako Probintzia Auzitegiak hala erabakita, eta defentsak egindako eskaera aintzat hartuz, biktimarengandik 500 kilometrora bizi direlako. Biktimaren "sosegua" bermatzeko, "horren larriak ez diren beste neurri batzuk" hartu behar direlakoan dago.

Ihes egiteko arriskurik ez dela azpimarratu du, halaber, autoak, baita delitua berriz egiteko arriskurik ez dagoela ere, "kasuaren oihartzunarengatik eta eragin duen presioarengatik arbuio soziala elikatu duelako, arrisku hipotetiko hori zalantzan jarriz".

Epaileetako baten boto partikularra jaso du kontran, Jose Francisco Coborena; hark kartzelan segitu behar dutela defendatu du, "salatzailearen egonkortasuna eta lasaitasuna eta haren inguruarena bermatzeko"

Pasaporteak entregatu behar dituzte erasotzaileek, eta astean hiru aldiz epaitegi baten aurrean aurkeztu beharko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!