Amorruak hartu du Iruñea, Nafarroako auzitegiak sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten gizonak behin behinekoz aske utzi eta gero. Elkarretaratzea egin zuten atzo milaka herritarrek udaletxeko plazan, Iruñerriko mugimendu feministak deituta, justizia heteropatriarkala dela salatzeko.
"Gure haserrea pizten du erabakiak, eta sistema judizialarekiko gure arbuioa. Heteropatriarkatu birproduzitzen duen erraminta da", adierazi du Amaia Zufiak, Iruñerriko mugimenduaren izenean eta aipatu, orain bi hilabete kaleek gainezka egin zutela Iruñean, auzi hau bera salatzeko.
"Erabaki honek adierazten du emakumeen segurtasuna ez dela lehentasuna sistema judizialarentzat. Adierazten du proportzionaltasun eza bereziki emakumeekin gertatzen dela. Hau ez da beste bataila bat, baizik egunero pairatzen dugun sistema heteropatriarkala", salatu du Zufiak.
Manifestazioa, epaitegietaraino
Elkarretaratzearen ostean, manifestazioa egin zuten protestan parte hartu zutenek, eta asko eta asko Nafarroako Justizia Auzitegira joan eta inguratu egin zuten, auzia salatzeko.
Iruñerriko Mugimendu Feministak esan du "apustu instituzionalak, neurri ausartak eta eragile sozial eta politiko guztien konpromisoa" beharrezkoak direla indarkeria sexistari aurre egiteko.