Noaingo martxa ekainaren 30ean eginen dute aurten

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 21a, 13:53

Noaingo martxaren aurkezpena.

Nabarralde Fundazioak antolatzen du, Noaingo eta Galar Zendeako udaletxeen eta Getzeko Kontzejuaren laguntzaz. Aurtengo leloa "Utrimque Roditur" izanen da, Vianako printze Karlos IV.ak ezkutuan zeraman esaldia, hain zuzen ere.

Honekin batera Kultur astea antolatu dute 25etatik 28ra. Lehen hitzaldia Xabier Irujok eskainiko du, ekainaren 25ean, “Errozabal-Orreaga” izenburuarekin. Ekainaren 26an, Mikel Sorauren historialariaren txanda izanen da, Iruñeari buruzko solasaldiarekin. Amaia Iraizozek, ekainare 27an, Aezkoako XIX mendeko emigrazioa izanen du solasgai. Ekainaren 28an, mahai-inguru bat ospatuko dugu Juan Martin Elexpuru, Iñaki Sagredo eta Patxi Zabaletarekin, Luis María Martínez Garatek zuzendurik, eta Iruñea, Iruñea Beleia eta gotorlekuak izanen  dituzte mintzagai.

Ekainaren 30eko egitaraua

10:00 ELKARRETARATZEA Noaingo Guduaren Plazan. Joaldunak, Zendeako abesbatza, Ardantxeta Dantza Taldea 10:30 // MARTXAREN ABIATZEA 10:50 // GELDIALDIA MAKALDIAN Zendeako koroa, irakurketa laburra eta Ardantxeta Dantza Taldea. Martxa joaldunekin abiatuko da ondoren. 11:15 // GETZERA IRITSI ETA MONUMENTURA IGOERA Monumentura igoera, txalapartaren soinuarekin batera. Bertan, pregoi irakurketa eskainiko da aurtengo pregoilariaren eskutik, Javier Etayo “Tasio”. Lore eskaintza eta aurreskua, Ortzadar dantza taldearen eskutik. 12:00 // GETZENEAN GELDIALDIA 14:00 // BAZKARIA GETZEN*

Bazkarirako txartelak nabarralderen web gunean har daitezke 25era arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!