Edozein Bi, irratian rapeatzen

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 21a, 14:54

Edozein Bi talde barañaindarrak rapa eta reggaea uztartzen ditu. Ritx (Raperos de Emaús) eta Aingeru (Soñadores Natos) musikariak dira Edozein Bi. Batez ere, euskaraz aritzen dira. Plazaratu duten lehen diskoaz elkarrizketa egin diegu eta lan horretako lau abesti kantatu dizkigute, zuzenean.

Honakoak, Edozein Bi rap taldeko kideek irratian eta modu akustikoan abestu dituzten kanten izenburuak:

-'Besarkatu'

-'Gaztetxean'

-'Zer moduz?'

-'Melanko'

Ekainak 30, larunbata, Edozein Bi Iruñeko Zentral kafe Antzokian izanen da Glaukoma eta Pablo Hasel artistekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!