'Ene kantak'-en bideoklip berria: 'Alemana'

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 21a, 10:44

Neguan Jai Erraldoia eginen dute Ene kantak-eko lagunek. Horri begira, bideklip berria grabatu dute: 'Alemana'

Satorjator diskoa izanen da Jai Erraldoiaren ardatza. Eta orain grabatzen ari diren disko horretako aurrerapena da Alemana. Horretaz gain, Jai Erraldoian Ene kantak-en betiko kanta arrakastatsuak jo eta dantzatuko dituzte. Eta konpainia berezian eginen dute, Nafarroa osoko zazpi konpartsako 32 erraldoirena, hain zuzen ere. Zehazki, Txantrea, Sanduzelai, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz, Aurizberri eta Mendilorrikoak.
 
Jai Erraldoia edukiera handiko lau aretotan eginen dute soilik, erronka handi eta kitzikagarria, Ene kantak-eko lagunentzat zein haien zaleentzat.
 
Jai Erraldoialau aldiz eginen dute. Iruñean, abenduaren 29an eginen dute, Nafarroa Arenan. Bi egun lehenago, abenduaren 27an, ikuskizuna Donostian estreinatuko dute, Anoetako Belodromoan. Azkenaurreneko emanaldia Barakaldon eginen dute, BEC-en, urtarrilaren 2an. Eta azken saioa urtarrilaren 4an izanen da, Gasteizen, Buesa Arenan.
 
Emanaldi guztiak 17:00etan izanen dira, eta ateak 16:00etan zabalduko dituzte.
 
Ekainaren 12tik, sarrerak salgai dituzte. 30.000 dira guztira. Aurretik, 12 euroan dira salgai. Txarteldegian 15 ordandu beharko dira. Sarrerak internet bidez enekantak.org eta entradascajarural.com webguneetaneskura daitezke. 
 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!