Iñaki Abaden zigorra 13 urtetik 10 urtera jaitsi dute, akatsa zegoelako epaian

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 20a, 09:55

Argazkia: Larunbatean, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko Iruñean egindako manifestazio erraldoia. / ekinklik.org

Hainbat akats daude Altsasuko auzian eta autoa karrikaratu orain du auzitegiak, horiek zuzenduz.

Altsasuko auziarengatik 13 urtera kondenatutako Iñaki Abadi hiru urtean gutxitu dio auzitegiak zigorra, akatsa egin zuelako sententzian, izan ere, hiru kondena ezarri zizkioten "lesioengatik" eta bi urteko zigorra bakoitzarengatik, baina, batuketa gaizki egin zuten. Hala, behar baino hiru urte gehiagoko kondena zeukan, orain zuzendu dutena. Guztira, beraz, sei urteko zigorra da, "lesionegatik", eta laukoa, "atentatua" egotzita.

Defentsak eskatu zuen auzitegiak akatsak zuzendu zitzan, Abadena ez baita bakarra; gainerakoek, ordea, ez dute eraginik zigorretan. Zuzenketen autoa orain karrikaratu du auzitegiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!