Europar Batasunari eta Espainiako Gobernuari Israeli enbargo militarra ezar diezaioten eskatzeko nazioarteko kanpainarekin bat egin dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Parlamentuak, SODePaz, Mundu bat eta Internazionalistak Auzolanean erakundeek eskatuta. 'Itzuleraren martxaren' kontra estatu sionistak eragindako errepresioa salatzeko pauso bat da. Parlamentuko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren, Ezkerraren eta PSNren babesa izan du.
Eta udalean, beste adierazpen bat onetsi dute, herritarrek "boikota Palestinar herriarekiko elkartasun erreminta zibil ez biolento" gisa erabiltzeko duten eskubidea aitortzen duena.
Era berean, "non grato" izendatu dute Isralgo enbaxadorea, bai eta estatu horren beste edozein ordezkari, "udalarekin izan zitzaketeen bilerei uko eginez", bai eta Enbaxadatik edota Israelgo Kultura Ministeriorik diruz lagundutako ekimenak egiteko espazio publikoak uztearen kontra azalduz.