Ereinotz koroak, izendapenak eta ikurrak dira erretiratu dituztenak. Guztira 97 desagertu dira Nafarroako espazio publikotik. 21 udal eta kontzejuk kendu dituzte eta datozen hilabeteetan beste hamar toki entitatek ere jarriko dute martxan frankismoa goraipatzen duten ikurrak kentzeko egitasmoa. Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideetako zuzendaritza sailak jarri du martxan ekimen hori 2016az geroztik.
Datu zehatzak ere badituzte eta horien artean Gobernuak erretiratutakoak hauexek izan dira: 11 ereinotz-koro izan dira kendu dituztenak, 78 plaka eta 8 izendapen. Horiez gainera hamar entitatek kendutakoak beste hauek dira: 58 ikur, 4 ereinotz-koro, 48 plaka eta izendapen bat ere bai.
Ereinotz-koroa kendu dute Ospitalgunetik
Apirilaren amaieran kendu zuten ereinotz-koroarekin dekoratua zegoen Nafarroako ezkutua. Lan arriskuetarako zerbitzuko egoitzan zegoen jarrita eta hori kenduta beste bat jarri dute ikur frankistarik gabe.