LGTBIQ+ bertso saioa, gaur: Agirre, Arregi, Alkaiza eta Majuelo

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 20a, 09:03

Lehenik eta behin Gaiak Ta Bertsoak eta gero gerokoak saioa antolatu dute udalak eta Ekainaren 28ko plataformak, gaurko. Amaia Agirre, Maider Arregi, Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan.

Ekainaren 20an, asteazkenarekin, 19:30ean, Iruñeko Erraldoien Txokoan, LGTBIQ+ bertso saioa antolatu dute Iruñeko Udalak eta Ekainaren 28ko plataformak, Lehenik eta behin Gaiak Ta Bertsoak eta gero gerokoak izenburupean. Saioa muxutruk da.

Amaia Agirre, Maider Arregi, Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza ariko dira bertsotan, Ainhoa Aranburu gai jartzailearen gidaritzapean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!