Behin behineko askatasuna nahi dute 2016ko talde bortxaketarengatik kartzelaratutako bost gizonek, eta beren eskaria aztertuko du Nafarroako auzitegiko bigarren sailak astelehenean, hilaren 18an, 10:00etan. Epaiketan parte hartzen dute alde guztiak egonen dira bertan, eta akusazio partikular gisa aritzen den Nafarroako Gobernuak jada adierazi du kontra azalduko dela, idazkia aurkeztuko duela espetxean jarrai dezaten.
Delituan "intimidazioa eta indarkeria" daudela oroitarazi du Ana Ollo Herritarren eta Instituzioen Harremanetarako kontseilariak, bai eta gobernuak sententzia errekurritu duela.
"Ez dugunez sententziaren kalifikazioarekin bat egiten, epaileen lanarekiko errespetu osoz, helegitea aurkeztu dugu, eta, baita ere, bost auzipetuei behin behineko askatasuna eman ez diezaten galdegiten duen eskaria", adierazi du.