Altsasuko auzia salatzeko elkartasun gunea muntatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 15a, 07:49

Iruñeko Basotxoan dago kanpaldia. Gaur, asanblada, bazkaria, ipuin kontalaria eta gazte manifestazioa eginen dituzte. Altsasukoen aldeko biharko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Elkartasun gunea muntatu dute Iruñeko Basotxoan, hainbat gazte mugimenduk deituta, Topatu.infok jakinarazi duenez. Atzo, mikrofono irekia, bertso saioa eta afaria egin zituzten; gaur, asanblada, bazkaria, ipuin kontalaria eta gazte manifestazioa izanen dira. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da. 

Eta bihar, larunbatarekin, asanblada prestatu dute eta, ostean, zutabea eginen dute Sadarretik aterata.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!