Jose Luis Arasti izanen da Espainiako ordezkaria Nafarroan

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 14a, 08:19

Jose Luis Arasti. Arg: plazanueva.com

Espainiako Gobernuan Mariano Rajoy presidente zelarik Carmen Alba izan da ordezkaria. Orain, Arasti izendatuko dute Pedro Sanchezen gobernuaren ordezkari Nafarroan. 

Nafarroako alderdi sozialistako kide eta Milagro herrian PSNren zinegotzi izandakoa da Jose Luis Arasti (Milagro, 1971). Carmen Albaren tokia hartuko duela aurreratu du Ser irrati kateak gaur eta Espainiako ordezkaria izanen dela hemendik aurrera Nafarroan. PSNk egin dio proposamen hori Pedro Sanchezen gobernuari eta aurreikusita dago biharko Ministroen batzarrean onartzea izendapen hori. 

Arasti diplomatua da Enpresa Zientzietan eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioa ere bada. PSNko Maria Chiviteren zuzendaritzako kidea da eta Milagroko alderdi horretako taldekoa ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!