Espainiako erregea, Felipe VI.a izanen da gaur Nafarroan. Lehendabizi Arkitekturako Kongresua zabalduko du eta gero, arratsaldean MTorres enpresa bisitatu.
Biltzarraren inaugurazioa 11:30etan izanen da eta Lehendakariak ere hartuko du parte, Uxue Barkosek. Baluarten izanen da hori. 11:15ean Abokatuen Elkargoaren egoitzan hitzaldia ere eskainiko du erregeak. 16:30etan Torres de Elorzen izanen da MTorres enpresan bisita egiteko.
Duela zazpi urteko "unetxoa"
Albistearekin atxikita datorren bideoak zazpi urte ditu (2011ko maiatzaren 31). Miguel Sanz presidente zen garai hartan eta Felipe VI.a oraindik ere printze zen. Iruñera etorri zen egun hartan, eta oraindik ezezaguna zen Laura Perezekin hitzaldi txikia izan zuen. Egun, parlamentari den Perezek monarkiaren eta errepublikaren arteko galdeketa egin beharko litzatekeela iradoki zion Felipe VI.ari eta esan zion, herritarrak euren mendeko izateari utzi nahi ziotela.