Emakumeak hiltzeari eta bortxatzeari buruz kantatzen duen Kidd Keo raperoak Cortesen ez jotzeko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 13a, 08:36

Argazkia: Kidd Keo abeslaria, You Tuben jarritako bideoetako baten irudietan.

Puta horri larrua joko diot, famatua egin eta lurpean sartuko dut letra idatzi du, besteak beste, abeslariak, eduki "misoginoa eta biolentoa" duten beste hainbat kanturen artean. Gaur joko du, Cortesen, Holika jaialdian.

Puta horri larrua joko diot, famatu egin eta lurpean sartuko dut edota Andreak utzi egin nau, puta hutsa delako, zein Jarri lau hankatan, jaitsi eta txupatu gisako letrak entzun daitezke Kidd Keo raperoaren ahotsan, horregatik ez zuen jo ViñaRocken, eduki "misoginoa eta biolentoa" jorratzeagatik; gaur, ordea, Cortesen (Nafarroa) eskainiko du kontzertua, 30 eragile feministatik gora kontra azaldu badira ere, izan ere, Holika jaialdira gonbidatu dute. Espazio publiko batean izanen da emanaldia, futbol zelaian, eta udalean kritikak izan badira ere, UPNk eta CETek haren emanaldia sostengatzen segitzen dute.

Misoginiaren letrak

"Emakumeon kontrako indarkeria iraunarazten du, eta kultura misoginoa normaltzat jotzen du, ezbaian jarri gabe", salatu dute eragile feministek, eta, hori dela kausa, deia egin diete "berdinasunarekiko konpromisoa duten instituzio publiko guztiei", horren aurrean esku har dezaten, "zintzotasunez" jokatu dezaten.

Instituzioek "gune seguruak" eskaini behar dituztelakoan daude, "errespetuaren kultura eta aisialdia" sustatzeko, eta, ondorioz, udalak hartutako jarrera kritikatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!