Irakasleen oposizioen aurkezpen ekitaldia ekainaren 20an izanen da

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 13a, 07:44

Hezkuntzak Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen hautagaiak ekainaren 20an deitu ditu tribunalen aurreko aurkezpen ekitaldira.

Hezkuntzak Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen hautagaiak ekainaren 20an deitu ditu tribunalen aurreko aurkezpen ekitaldira. Iruñeko Navarro Villoslada eta Iturraman, 16:30etik 20:30ra bitartean, izango da hitzordua eta hautagaiek hara aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa, oposizioaren deialdian esaten den bezala.

Gaur argitaratuta ebazpenak iragartzen duenez, idatzizko froga ekainaren 23an izango da, goizez eta arratsaldez, eta ariketa praktikoa, berriz, ekainaren 25etik 29ra bitartean. Deialdien zehaztasunak, hizkuntza eta espezialitateari dagokionez, lehenago argitaratuko dira Hezkuntza departamentuaren webgunean.

Era berean, onartu eta ez onartuen behin betiko zerrenda ere argitaratu da gaur. Informazio guztia hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!