Etxauriko lehen gereziari buruz aritu gara solasean Irrintzi Plaza saioan. Edorta Salbador Basque Culinary Center-reko irakasleak esan digunez:
"Nekazariei gutxi ordaintzen zaie eta gero oso garesti saltzen dituzte".
Udaberri honetan izan dugun eguraldi euritsu eta goibelaren ondorioz Etxauribarko gerezi goiztiarren %75 galdu da. Kalitate eskasakoak izan dira eta oso gutxi gorri kolorea hartzera iritsi direnak. Edorta Salbador Basque Culinary Center-reko irakaslea gereziei buruz solastu zaigu. Nafarroan lantzen diren gerezi moten izenak aipatu, haien ezaugarriak azaldu eta errezeta bat ere proposatu digu garai honetako fruitu goxo honekin prestatzeko.