Euskalerria Irratiak denboraldi honetan 178 kolaboratzaile ditu. Jakintza alor, genero, belaunaldi, profil ezberdinetako 178 lagun, irratiaren programazioan erregularki esku hartzen dutenak.
Kolaboratzaile sare hori altxor ordainezina da, zentzu literal zein figuratuan, eta agerian uzten du Iruñerriko euskaldunon komunitatearen ahalmena, eskuzabaltasuna eta kemena.
Irratiaren esker ona adierazteko, kolaboratzaileoi afaria eskaini zitzaien ostiralean Katakraken. Laurogeita hamar lagun elkartu ziren guztira. Patxi Mendiburuk esanen lukeen moduan, jende guaia.
Haien artean baziren kultur monduko hainbat ordezkari. Besteak beste, Iruñeko Orfeoiko Igor Ijurra, Patxi Huarte Zaldieroa, The Icer Companyko Iker Zia, Balerdi-Balerdiko Sergio Ibarrola Zara, Josetxo Azkona eta Julen Zelaieta.
Euskalgintzak ere ordezkaritza zabala izan zuen: Sagrario Aleman euskaltzaina, Topaguneko Oskar Zapata eta Karrikiriko Edurne Arrizibita.
Gizarte mugimenduko hainbat lagun izan ziren afarian: Landareko Dabid Garnatxo, ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Iñigo Oreia, Maite Arraiza mugimendu feministako kidea.
Hainbat politikari hurbildu ziren Katakrakera. Gobernuaren eledun Maria Solana, EH Bilduko zerrendaburu Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-ko Laura Perez, baita Barañaingo eta Atarrabiako alkate Oihaneder Indakoetxea eta Mikel Oteitza ere.
Beste hainbat izan ziren Katakraken, ezin guztiak izen abizenez hemen aipatu