Hilabete "transmarikabolloan": hitzaldiak, zinema emanaldiak, mobilizazioa, festa...

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 12a, 08:14
Argazkia: Ekainaren 28ko Harrotasun eguneko artxiboko irudi bat.

Transmarikabollo Asanblada Autonomoak zine-forumak, hitzaldiak, autodefentsa tailerra eta beste antolatu ditu. Zabaldin eta Maravillas gaztetxean izanen dira ekimenak.

Queer resistance, gora borroka transmarikabolloa lelopean, hamaika hitzordu zehaztu ditu ekainerako Transmarikabollo Asanblada Autonomoak, Maravillas gaztetxean eta Zabaldin: esaterako, igandeetan, zinema emanaldiak izanen dira, gaztetxean; arnesak eta floggersak egiteko ikastaroa ere badago; harrotasunari buruzko birpentsatze prozesua; Nola izan bollera Iruñean, saiakeran hil izeneko gabe tailerra... Anitza da prestaturiko eskaintza. 

Eta aste honetako lehen hitzordua, argazki erakusketa baten irekiera eta pintxo potea, Maravillas gaztetxean, 19:30ean. Gainontzekoak kaleratu duten kartelean ikus daitezke. 

Manifestazioa eta festa

Asanbladak bere kabuz antolatutakoaz gain, festa prestatu dute Ekainaren 28ko Plataformarekin elkarlanean, ekainaren 23an, larunbatarekin, San Jose plazan; herri bazkariarekin hasi eta iluntzera arte izanen da zertaz gozatua.

Eta urteroko hitzordua: manifestazioa. Ekainaren 28an eginen dute, ostegunarekin, autobus geltoki zaharretik abiatuta; gero, Trasmarikabollo Asanblada Autonomoak pintxo potea eskainiko du Maravillas gaztetxean.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke:

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!