Lanuzteak eginen dituzte Correos enpresako langileek

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 12a, 08:01

Correoseko langileel lanuzteak eginen dituzte.

CSIF, LAB, CGT eta UGT sindikatuek deituta eta lan-taldearekin elkartu ondoren lanuzteak iragarri dituzte ekainaren 22tik aurrera. 

Ekainaren 22an lanuzte eguna izanen dute Correosen langileek. Eta hortik aurrera lanuzteak mugagabeak izanen dira ez bada egoera konpontzen. CSIF, LAB, CGT eta UGT sindikatuek enpresaren konpromiso falta sumatzen dute egunerokoan izaten diren hutsuneak betetzeko. Iruñean bereziki banaketak egiteko lan-talde txikia dagoela salatzen ari dira. 

Legeak diona ez direla betetzen ari salatu dute sindikatuek. Egunero gelditzen delako banatu gabe zerbait lan-talde nahikoa ez dagoelako une hauetan. Astelehenetik ostiralera egin behar diren banaktak ez dira egiten eta horrek herritarrei eskubide bat ez ziurtatzea eragiten die: "komunikazio postala izateko eskubidea". 

Correosen lanean ari direnen egoera ez dela xamurra ere badakite sindikatuek. Lan zama handia dute eta lan erritmoa oso intensoa izaten da egunero. Azken aldian egoera hori are gehiago larritu da 15 langile gutxiagorekin ari baitira. Hortaz, Correos enpresaren jarrera zein izan den ikusita lanuzteak egitea izanen da irtenbidea sindikatuen ustez: "Iruñeak bizi duen egoera bideratu arte eta langile gehiago kontratatu arte lanuzteak eginen ditugu", esan dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!