Nafarroak bere lankidetza eskaini du 'Aquarius' itsasontziko errefuxiatuak hartzeko prozesuan

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 12a, 07:48

Italiak nazioarteko konpromisoak ez betetzea eta duen arduragabetasuna aipatu ditu, eta Gobernu Zentralak eta Valentziako Gobernuak portu segurua eskaintzeko hartutako erabakia babestu du.

Nafarroako Gobernuak arratsaldeko lehen orduan Gobernu Zentralari jakinarazi dio Foru Komunitatearen lankidetza osoa duela "Aquarius" itsasontzian aurkitzen diren errefuxiatuak hartzeko prozesuan. Espainiara datozen orduetan iritsi daitezke Espainiako Gobernuak eta Valentziako Komunitatekoak Valentziako portutik barrena hartzeko eskaintza egin ondoren.

Nafarroak egin duen eskaintza legegintzaldiaren hasieratik defendatutako jarrera politikoaren eta humanitarioaren barnean kokatzen da, Europara iristen diren "errefuxiatuen krisia" azaltzearekin bat eginez. Nafarroako Gobernuak lehen unetik eskaini ditu bere baliabideak gainerako komunitate autonomoekin eta Gobernu Zentralarekin modu solidarioan esku hartzeko  errefuxiatu horiek hartzeko eta gizarteratzeko prozesuetan. Hori horrela ziurtatzen du Nafarroa krisia lehertu zenetik proportzionalki errefuxiatu gehien hartu dituen bigarren komunitatea izateak.

Nafarroako Gobernuak agerian utzi nahi ditu "Italiako Gobernuak nazioarteko konpromisoen aurrean izandako arduragabetasuna eta horiek ez betetzea", eta Europako erakundeei "berehala" esku hartzeko erreklamatzen die.

Era berean, Foru Exekutiboak positiboki baloratu du Espainiako Gobernuak "Aquarius" itsasontziko bidaiariak hartzeko erabakia. "Asilo eta babes politikan aldaketaren hasiera izatea espero dugu, gobernu autonomiko gehienak erreklamatzen ari ginen alderdi bikoitzean: nazioarteko konpromisoak gehiago betetzea eta komunitate autonomoek eta Udalek paper handiagoa izatea asilo eta babes mailako politika guztietan, pertsona horien lan eta gizarteratze prozesuetan bereziki garrantzitsua da-eta", adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak. Gaur arratsaldean, Nafarroako eskaintzaren berri eman dio Laparra jaunak Gobernu Zentralari, Uxue Barkos Lehendakariarekin premiazko bilera egin ondoren. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!