Ahal Duguren izen aldaketa astebetez atzeratu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 12a, 07:49

Argazkia: Carlos Couso Ahal Duguko alde kritikoko kidea, parlamentuko hitzartzea batean.

'Orain bai' izena erregistratu dute alderdiko kritikoek, eta legezkoa ote den aztertzeko txostena egin dute zerbitzu juridikoek. Gai juridikoez gain, gain politikoak daudela sinetsita, parlamentuko Mahaiaren esku geratu da erabakia. 

Parlamentuko Mahaiak erabaki beharko du Ahal Duguko kritikoek erregistratutako 'Orain bai' izena erabili dezaketen, zerbitzu juridikoak ondorio argirik ekarri ez duen txosten batean funtzio hori eman eta gero, Carlos Couso Ahal Duguko parlamentari eta alderdiaren soka kritikoko kideak azaldu duenez. Dena dela, haren ustez, ontzat emanen dute izen aldaketa, "gainontzeko taldeek esan baitute ez dela beren kontua".

Dena dela, begi onez ikusi du Mahaiak erabakia astebetez atzeratzea, ez duelako "inor presionatu nahi", eta ongi deritzo, beraz, gainontzeko taldeek gaiaren inguruan hausnartzeari.

Era berean, adierazi du abokatu nagusiak berretsi duela Faltzesen esan zuen hori, alegia, berretsi duela "ongi" eginda dagoela aldaketa. Gauzak horrela, heldu den astean jakinaraziko du Mahaiak zein den bere erabakia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!