Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu dute

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 11a, 17:51

Festa giroa nagusitu zen Tuteran.

Euskara eta euskal kultura sustatzeko osatu dute Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma. Asteburuan egin dute lehen ospakizun-festa. Erriberan euskaraz bizi nahi dutenei aukerak ematea da plataformaren xedea. 

Euskara sustatzea du helburu Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu berriak. Erriberako herritarrei aukerak eman nahi dizkiete euskaraz bizitzeko. Larunbatean ospakizun handia egin zuten, jai giroan ospatu zuten eguna. Bide batez plataforma sortu berria aurkeztu zuten. Argia ikastola, AEK, Arrigarai euskaltegia, Beteberri peña, A ereduan irakasle lanetan ari direnak eta gazteak bildu dira plataforma horretan. 

AEKko kidea den Iñaki Bakrorekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

Erlazionatuak

Iñaki Bakero, Tuterako AEKko kidea

Euskalerria Irratia 2018 eka 11 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!