1936ko altxamendu faxistaren bi biktimaren gorpuzkiak errekuperatu dituzte Artazun

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 11a, 13:57

Dagoeneko 68 lagunen gorpuzkiak atera dituzte lurpetik legealdi honetan.

Herri horrek 2016. urtean ezarri zuen monolitoaren aldamenean zeuden hobiratuta bi gorpuak, eta Gobernuak azaldu duenez ez dakite nongoak ziren bi pertsona horiek. Jaso dituzten lekukotasunen arabera, 1936ko irailaren bukaeran erail zituztela uste dute.

Gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak igandean egin zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin sinatuta duten hitzarmenaren baitan.

Hamasei deshobiratze eta hogei prospekzio

Bi hauekin, dagoeneko 68 dira legealdi honetan lurpetik atera dituzten gorpuzkiak. Hamasei deshobiratze egin dituzte eta hogei prospekzio, Gobernuak bere oharrean jakinarazi duenez.

Joan zen maiatzaren 6an 1936ko kolpe militarraren beste bi biktimaren gorpuak atera zituzten, kasu horretan Iberon. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!