Sanferminetan talde bortxaketa egin zutenak espetxetik aterako diren erabakiko du auzitegiak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 11a, 13:21

Nafarroako Auzitegiak astelehenean erabakiko du talde bortxaketa egin zutenak espetxetik aterako dituzten edo ez. Bosten defentsa abokatuek eskatu dute euren askatasuna. 

Astelehenean 10:00etan auziko alde guztiak daude deituak Auzitegiak prestatu duen hitzordura. Sanferminetako talde bortxaketa egin zuten bosten defentsako abokatuek eskatu dute espetxteik atera ditzatela behin betiko epaia atera bitartean. Bost akusatuen defentsarako abokatuez gainera, akusazio partikularra, herri akusazioa (Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala eta Ministerio fiskala izanen dira. Egun horretan bertan erabaki lezake tribunalak zer egin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!