Aurten berriz ere, ohiko txistu- eta gaita-dantzaldiak Gazteluko plazara itzuliko dira, udako astearte eta ostegunetan. Emanaldiak ekainaren 12an hasiko dira, eta lehenengo fase batean, uztailaren 3ra arte segituko dute. Ondoren, emanaldiak berriz hasiko dira abuztuaren 16an, udara amaitu arte. Emanaldi bakoitzean joko dituzte kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta herri-musika.
Orora, 18 emanaldi egingo dira ekaina, uztaila, abuztu eta irailean. Ekainean, sei dantzaldi egongo dira hilaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an, bi ordu inguru iraungo dutenak, 19:30etik 21:30era. Uztailean, emanaldi bakarra aurreikusita dago, hilaren 3an, ekaineko ordutegi berean. Emanaldiei jarraipena emango zaie abuztuan, hilaren 16tik aurrera, ordutegia aldatuz. Emanaldiak ordu erdiz aurreratuko dira, 19:00etatik 21:00etara. Gainera, dantzaldiak egongo dira abuztuaren 21, 23, 28 eta 30ean. Irailean, txistuen eta gaiten musika egongo da sei egun gehiagoz, hilaren 4, 6, 11, 13 18 eta 20an, 18:30etik 20:30era.
Txistu- eta gaita-dantzaldiak egiten dira Iruñeko Udalak Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulari Taldea elkarteekin sinatzen duen hitzarmenari esker.
Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin
- Ekaina
- Ekainaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an, 19:30etatik 21:30etar
- Uztailean
-
- Uztailaren 3an, 19:30etatik 21:30etara
- Abuztua
- Abuztuaren 16, 21, 23, 28 eta 30ean, 19:00etatik 21:00etara
- Iraila
- Irailaren 4, 6, 11, 13, 18 eta 20an, 18:30etik 20:30etara