Ekonomia solidarioa, elikadura subiraua eta kultur alternatiboa sustatuko dituzte Geltokin. Autobusentzako gune izan da urte askoan Iruñean eta beste aukera bat emanen zaio orain: leihatilak zeuden tokian dendak izanen dira orain, adibidez. La Estellesa eta la Montañesaren tokian elikagai ekologikoak izanen dira, Baztanesan eta Veloz Sanguesinan artisautza izanen da salmentan eta Roncalesan ludoteka bat izanen da.
Larunbatean zabaldu zituen ateak Geltokik. Aukera asko daude bestelako ekonomia batean parte hartu nahi dutenentzat. Ekonomia solidarioa bultzatu eta sustatu nahi dituzte.