Leire Txakartegi eta Maria Albar, genero berdintasunerako eta Nafarroako arduradunak egin dute txostenaren aurkezpena. ELAren aburuz ezinbestekoa da soldata arrakalak agenda politikoetan lehentasuna hartzea, diskurtso eta intentzio adierazpenez gain, politika publiko eta neurri eraginkorrak beharrezkoak baitira emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunei aurre egiteko.