Etxauribarreko gerezi goiztiarrek nabaritu dute udaberriko eguzkiaren falta. Kalitate eskasarekin hazi dira eta gutxi dira gorritu direnak. Uzta ez da ongi joan lehenengo gerezi horientzako eta iganderako aurreikusia zegoen azoka bertan behera utzi behar izan dute. Dena dela, Arturo Zazpe Etxauribarreko kideak esan du, "Etxauriko gerezi preziatuak" jaterik izanen dugula: "Ondorioak oraingoz gerezi goiztiarrek izan dute bakarrik. Eguraldia aldatuko balitz gainerakoak kalitatezkoak izanen dira", esan du. Entzun elkarrizketa: