Errusiako gau txurietara (White Nights Festival-era) joanen dira Orfeoiko kantariak ekainaren amaieran, ia eguzkirik ikusten ez duten garaian. Bi obra eskainiko dituzte gainera: ekainaren 22an Valery Gergiev zuzendariak gidatuta eta ekainaren 23an bestea, Brahms-en requiema Justus Franzen gidaritzapean.
Orfeoiko ehun lagun inguru joanen dira San Petersburgora eta aurretik hori bai lan handia egin dute guztia prestatzeko, hala adierazi du Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak. Baluartek duen edukiera duen auditorioan kantatuko du Orfeoiak 1.400 pertsonaren aurrean eta Munduko akustikarik onena duen aretoan.
Erronka handia dute aurretik eta heldu den denboraldiari begira ere jarriak daude: Azkoien eta Zangotzan izanen dira, baita Madrilen ere Auditorio Nazionalean eta Baluartek antolatzen duen udaberriko programazioan ere.