2017ko selektibitateko probetan %96,36k gainditu zituen probak, 1oo ikasle izan ziren gainditu gabe geratu zirenak eta hamar lagunek ez zituzten azterketak egin. LOMCEren ezarpenarekin Unibertsitaterako Sarbidea Izateko Probak izenarekin eginen dituzte azterketak eta 3.104 ikasle daude deituta; hamarretik sei emakumeak dira, 1.781. Gaur hasi eta ostegunean amaituko da ohiko deialdia eta bigarrena hil amaieran izanen da: ekainaren 27,28 eta 29an. Lehenengoz ez dituzte notak paperean eskuratuko, dena, formatu digitalean izanen dute ikasleek.