Jateko beharra duenari ematea. Ideia horrekin ekin zion Paris 365 ekimenak bere ibilbideari. Eta egun, hori baino gehiago ere bada. Dena dela, bereizgarri nagusiak oraindik ere jantokia eta elikagaien banaketa dira. Iaz 1.247 herritarrei eman zien arreta Gizakia Herritar Fundazioak (horren barruan dago Paris 365 ekimena). Oraindik ere talde idenpendentea da, transbertsala eta akonfesionala sortzaileen esanetan. Iñaki Lasa da Gizakia Herritar taldeko sortzaileetako bat, egun presidentea ere bada, eta bere ustez erakundeek erantzuten ez zioten egoera larriei aterabidea emateko sortu zen ekimena. "Elikagaiak ez zituzten herritar ugari zeuden eta horiei jatekoa eman behar zitzaien lehen bait lehen", esan du Lasak. Hala sortu ziren Gizakia Herritar eta Psris 365 Fundazioa.
2017an 2016an baino jende gehiagori eskaini zaio arreta, %49,3ri gehiagori zehazki. Paris 365 jantoki solidarioak sortu zenetik iazko abendura arte 241.735 otordu banatu dituzte.
Egitasmo berriak, prest
Kale nagusian boluntarioen egoitza dute, denda bat eta Jantoki Solidarioa San Lorenzo kalean. Oraingoan Garabatos izenekoa sortuko dute gurasoentzako bulegoa izanen da.