Bardeako Komunitatearen eta Espainiaren artean ez dadila tiro poligonorako hitzarmen berririk sinatu. Horixe eskatu dute elkarretaratze eta martxa baten bidez Bardean. Nafarroako Gobernuari eskatu diote egutegi bat adostu dezala proposamen konkretuak jasoko dituena tiro poligonoa deusezteko. "2028an ez dadila hitzarmena berritu. Horixe ari gara exijitzen", adierazi du Tiro Poligonoaren Kontrako asanbladak.