Amaia Izko: "Zigorrak neurrigabeak dira; terrorismo delitua bailitzan zigortu dituzte"

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 1a, 14:19

Amaia Izko da Altsasuko gazteetako batzuen defentsarako abokatua.

"Terrorismoa baztertu dute ez zegoelako modurik terrorismo moduan kalifikatzeko, baina, terrorismo delitu baten moduan zigortu dituzte", esan du sententzia atera eta minutu gutxira egindako lehen balorazioan. Helegitea aurkeztuko duela ziurtatu du Altsasuko auziko gazte batzuetako abokatuak. 

Terrorismoa baztertu dute ez zegoelako modurik terrorismo moduan kalifikatzeko, baina, terrorismo delitu baten moduan zigortu dute, hala adierazi du Euskalerria Irratian Altsasuko gazte batzuen abokatu Amaia Izkok. "Horretarako eraman zuten auzia Auzitegi Nazioanalera. Artifiziosoki sortutako errelatoa eta kalifikazioa sortu dute; modu neurrigabean zigortzea bilatzen zuten, eta horixe egin dute", azaldu du.

Errekurtsoa egin daitezke eta ahal diren guztiak jarriko dituztela nabarmendu du Izkok. "Bidea ez da hemen amaitzen. Sententzia ez da bidezkoa ezta proportzionala ere", uste du abokatuak. "Ez dator bat gertaerekin. Azterketa juridiko sakona behar du baina helegitea jarriko dugula ziurra da".

Terrorismoa ez dagoela dio eta horrek esan nahi du Nafarroan epaitu beharko litzatekeela auzia, eta hori argi geratu dela epai honekin: "Baina dagoeneko ez du konponbiderik. Nafarroan epaitu izan balitz zigor hauek ez lirateke izanene inondik inora. Ez zen tribunal konpetentea baina hala egin dute".

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!