Nafarroa Oinezeko kantuan, inklusibitateari keinu

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 1a, 12:57

Bizi izeneko kantu inklusibo bat sortu dute Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinezerako. Denen parte hartzea bultzatzen duen abestia da, aniztasunak tokia duen kantua. Kanta eta bideoklipa aurkeztu dute gaur.

Bizi izeneko kantu inklusibo bat sortu dute Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinezerako. Denen parte hartzea bultzatzen duen abestia da, aniztasunak tokia duen kantua. Kanta eta bideoklipa aurkeztu dute gaur.

Jon Maia bertsolariak jarri dio hitza, eta, Hesian taldeko Eneko Gartziandia da musikaren sortzailea. Jende askok hartu du parte dena dela bideoklipean, auzolanean egindakoa izan baita. Nafarroa eta euskara. Euskaraz eta Nafarroaz ia dena esana zegoelako, bestelako kontzeptu baten bila ibili zela esan du Jon Maiak.

Altsasuko ikastolako zuzendariak euskarak oraindik ere behar duen bultzada eta babesa nabarmendu nahi izan ditu. Eta biharko manifestazioari begira, hauxe izan da utzi nahi izan duen mezua: "Txuri-beltzeko irudiaren aurrean, euskarari indarra eta babesa ematen segituko dugu. Nafar guztion ondare eta bizimodu delako, hizkuntz eskubideak errespetatu behar direla aldarrikatzen segituko dugu. Bizitokiaren arabera eskubide batzuk edo beste batzuk izatearekin amaitu beharra dago". 

Bizi izeneko kantuak jarriko dio musika 2018ko Nafarroa Oinez festari. Urriaren 21ean izanen da, Altsasun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!