Bardeako tiro poligonoa deusezteko egutegi bat egin dadila eskatu du Bardeako Tiro Poligonoaren Kontrako Asanbladak. Nafarroako erakundeei eskatu diete ekimen horri eutsi diezaioten eta armada 2028rako Bardeatik kanpo uzteko. "Bardeak beranduenez 2028rako parke naturala izan behar du, Biosferako Erreserba eta armarik gabeko lurralde libre eta baketsua", nabarmendu dute plataformako kideek.
Igandean XXXI. aldiz eginen dute Bardeako tiro poligonoaren kontrako martxa. 'Bakearen lurraldea' goiburuarekin 11:30etan Los Aguilares parajean elkarretaratzea eginen dute eta 12:00etan martxa. Armadaren istalazioetara eginen dute 4,5 kilometrotako ibilaldi-protesta.