Potoak eta botilak birziklatzeak saria du

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 31a, 08:07

'Itzulera duten ontziak', goiburuarekin kanpaina bat martxan da plastikoa birziklatzeko. Ontzi bakoitzeko 0,10 euro eskuratzen ahal dira. 

Jasangarritasuna, berriz erabiltzeko aukera eta birziklatzea helburu izanda 'Itzulera duten ontziak' izeneko kanpaina abian da. Ekonomia zirkularraren eredua txertatzea izanen da etorkizuneko xede nagusia eta horretarako bidea egiten ari dira. Greanpeace, Ekologistak Martxan, Emausko Trapuketariak, Recirula eta Retorna taldeak ari dira besteak beste lan hori egiten. Iruñean eta Lizarran izan berri dira. Orain Nafarroako beste herri eta txokotara ere iritsi nahi dute. 

Edukiontzi handi bat jartzen dute plaza erdian. Bertan, botilak eta potoak botatzen ahal dira, horiek berriz erabiltzekoa aukera izan dezaten. Botatako ontzi bakoitzeko 0,10 euro eskuratuko ditu bueltan herritarrak. Hori baita erosketa egiten duenean ontzi horrengatik ordaintzen duena. Diru hori itzuli eginen zaio eta hurrengo erosketetarako baliagarri izanen du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!