Bizikletan zioan gizonezkoa erori zela-eta harengana gerturatu ziren udaltzainak. Etilometria proba egin eta baimendutako alkohol maila baino handiagoa zuelako isuna jarri zioten. 61 urteko gizonak 500 euro ordaindu beharko ditu bizikletan mozkorraldiarekin ibiltzeagatik.