Plaza eta eraikin zenbait erabilgarri izanen ditu Alternatiben Herriak larunbatean. Iruñean eginen dute ospakizun handia eta hainbat txokotan ariko dira. Horretarako hitzarmena sinatu dute Udalarekin espazio horiek erabiltzeko. Patricia Perales eta Maitane Unzuren artean adostu zuten hitzarmena atzo.